Jon Maia itsas ondarearen inguruan hizketan arituko da bihar Zarautzen

Baleike 2014ko azaroaren 26a

Eskualdeko udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko hitzaldi ibiltari sorta bat antolatu dituzte hilabete honetan. Aia, Getaria eta Orioren ondoren, pasa den igandean egin zen Zumaian. Ekimena bihar amaituko da, Zarautzen, Jon Maiak Modelo aretoan emango duen hitzaldiarekin. "Itsas ondarea balioan jartzearen garrantzia" du izena hitzaldiak eta 19:00etan izango da. Sarrerak doan dira baina aurrez izena eman beharko da Zarauzko turismo bulegoan (943830990 / turismoa@zarautz.org).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide