Urola itsasadarraren plan berezia onartuko da gaurko Plenoan

Baleike 2014ko azaroaren 27a

Azaroko ohiko plenoa izango da gaur 19:00etan, eta aztertuko diren gaien artean Urola itsasadarra babesteko eta mantentzeko plan bereziaren behin betiko onarpena, Aita Mari auzategiko berrurbanizazioa eta Artadiko saneamendua daude.

Hemen duzue gaurko aztergaiak:

1.- Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada:

(82. Zbkia - 2014.06.26);

2.- Ogasuna.-

2.1.- Udalaren 13. eta Kirol Patronatuaren 2. kreditu aldaketen berri ematea.

2.2.- Irizpenak:

2.2.1.- Aita Mari auzategia berrurbanizatzeko, (garajeak) konpromiso kreditua onartzea, bidezko bada.

2.2.2.- Artadiko saneamendurako konpromiso kreditua onartzea bidezko bada.

3.- Ingurumena.-

Irizpena:

Urola itsasadarra babesteko eta mantentzeko plan bereziaren behin betiko onarpena ematea, bidezko bada.

4.- Hirigintza.-

Irizpena:

Zumaiako Artadi 17 eremuko saneamendu orokorraren exekuzioa zehazteko hitzarmenari hasierako onarpena ematea, bidezko bada.

5.- eskari – galderak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide