Hainbat ekitaldi egingo dira Maria eta Josen Euskararen Egunaren harira

Baleike 2014ko azaroaren 28a

Urtero legez, Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunarekin ere bat egingo dute Maria eta Jose ikastetxean. Horretarako, ekintza ugariz beteriko egunak izango ditugu hurrengo astean, hasi 0 eta 1 urteko txikienetatik eta DBH-4ko gazteak arte, denak ekintza guztietan inplikatuz. “Ikastetxe euskalduna garenez, egunero egiten dugun bezala, Euskara gure altxorra dela ospatuko dugu”.

Hona hemen prestatutako egitaraua:

Abenduak 1, 2 eta 3an: Euskal kanten lanketa.

Abenduaren 3, Euskararen eguna: irrati saioak, tailerrak, talde-lanak, bertso emanaldiak, filmak…

Egun guztian zehar, ikastetxe osoko megafonian, irratsaio eta euskal kanta ezberdinak entzuteko aukera izango dugu. Horretaz gain, “Hitz eta pitz” lehiaketa arrakastatsuan parte hartuko dute ikasleek.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hainbat tailer izango dituzte. Txikienek, “Dortoki”, gure maskotaren, lepokoak egingo dituzte, LH1etik LH4 arteko ikasleek berriz, “Dortoki”-ren inguruko hainbat horma-irudi, Munduko Euskal Etxeen inguruko ikerketa… egingo dituzte. LH5 eta LH6ko ikasleek berriz, “euskararen tamaina” eta “gelatik kalera” erreportajeak landuko dituzte.

LH5 eta 6ko ikasleen eskutik, bertso saioa ere izango dugu.

Goizean, DBH-ko ikasleek Ikastetxeko areto nagusian, euskarazko film bat ikusteko aukera izango dute. Arratsaldean berriz, HH eta LH-ko ikasleek izango dute beste film bat ikusteko aukera.

Arratsaldeko azkenengo orduan, “Hitz eta pitz” lehiaketaren sari banaketa izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide