'Loreak' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2014ko azaroaren 28a

Loreak - Trailer VOSE from Irusoin on Vimeo.

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako 'Loreak' euskarazko filma emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Pelikula hau Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zen eta saririk eskuratu ez bazuen ere, ikusle eta kritikoen kuttunenetakoa izan zen. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Gaur 22:15ean izango da saioa, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igande eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide