Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira bihar, larunbata, Andoaingo Arrate pilotalekuan, 16:15etik aurrera. Zumaiako bi bikote izango dira bertan lehiatzen.
Hona hemen jokatuko diren partidak.
Kadete mailan: Danol Bat - Zumaia (Eduardo Aguirre-Cristian Saez).
Jubenil mailan: Zumaia 1 (Cosme Aguirre-Alex Gainza) - Danok Bat.
Senior 2 maila: Danok Bat - Mutriku.
Senior 1 maila: Gazteleku - Beotibar 1.