Aurrera dirau XIII. Klarinete maratoiak. Gaur (19:00etan), laukoteen lehiaketa egingo da Komentuan. Bihar, komentuan baita ere, baina 20:00etan, maila handiko kontzertua entzuteko aukera izango da. Bertan Weber eta Brahms komposatzaileek soka laukote eta klarineterako konposatutako lanak entzun ahal izango dira.
Lehen zatian Marixi Sesma zumaiarrak izango da klarinetea jotzen, Weberren obra batekin, eta bigarrenean Orquesta Nacional de Españako kide Carlos Casadó Brahmsen lan batekin. Soka laukotea Musikeneko irakasle Catalin Bucataru (biolina) eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide Irene Etxebeste (biolina), Delfin Dubuy (biola) eta Juan Ignacio Emme (cheloa) musikariek osatuko dute.
Klarinete maratoiaren amaierako kontzertua igande eguerdian izango da, 12:30ean, Maria eta Joseko aretoan. Zumaiako Musika Banda eta maratoiaren aritutako ikasle eta irasleak izango dira oholtza gainean.