ARGAZKIA: Zumaiako herria euskararen alde

Baleike 2014ko azaroaren 29a

Eguraldi goibelari aurre eginez, makina bat herritar hurreratu da Mari kaleko plazatxora euskaraz bizi nahi duela adieraztera. Abenduaren 3an izango den Euskararen Egunaren harira, eta haren inguruan antolatutako egitarauari hasiera emanaz, argazki jendetsu bat atera zen plaza honetan. Trikitixa doinuak lagun, Amaia plazatik Mari kalera bitarteko bidea egin zen eta behin parrokiaren atzealdeko plazatxoan bilduta atera da argazkia. Eguraldia ez da lagun izan aurten eta barrenak betetzeko salda eta txorizo beroa eskaini zaie jarraian parte-hartzaile guztiei.

Argazki jendetsuarekin hasiko da larunbatean euskararen astea

Zumaiako Herri Eskolak bat egingo du Euskararen Egunarekin

Hainbat ekitaldi egingo dira Maria eta Josen Euskararen Egunaren harira

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide