Janari Bankorako bilketan iaz baino %175 janari gehiago jaso da

Baleike 2014ko abenduaren 1a

Gipuzkoako Janari Bankorako janari bilketa egin da asteburu honeta Zumaiako Eroski supermerkatuetan. Erantzuna beste behin ere txalotzeko modukoa izan da eta hori dela-eta janari bilketako arduradunek eskerrak eman nahi dituzte herri osoak erakutsitako eskuzabaltasunagatik. Aipagarria da aurtengo bilketan iaz baino askoz janari gehiago bildu dela. Igoera %175ekoa izan da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide