Urtero bezala, Gabon garaiakin batera, bertso lehiaketa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Aurtengo 'Bota bertso bat!' lehiaketako gaia 'Ingo al deu?' da eta lanak bidaltzeko epea abenduaren 28an bukatuko da.
Idatzitako bertsoak herriko zenbait lekutan (Alondegia, Ttakun, Kabi, Metro, Trapaia, Inpernupe, Nikol edota Txikixa) utzitako kaxa gorrietan bota daitezke edo zumaiakobe@gmail.com helbide elektronikora bidali egilearen datuekin. Saria bi lagunentzako afaria Marina Berri jatetxean izango da. Irabazlearen izena urtarrilaren 2an emango da jakitera, Aita Mari zinean egingo den bertso saioan.