Preferente mailako Zumaiakok azken minutuan jaso zuen zaplatekoa, merezi gabeko porrotaren gola hain zuzen ere. Soraluzeren aurka 0-1 galdu zuten Felipe Garmendiak prestatzen duen taldeak. Galdutako puntuak oso garrantzitsuak ziren baina denboraldia luzea denez sailkapeneko postuetara hurreratzeko esperantza mantentzen dute.
Emakumezkoen erregional mailako taldeak 3-4 irabazi zion Ostadarri. Lortutako garaipenarekin igoera fasea talde onenekin jokatzeko postu bat eskuratu du.
Lehen mailako jubenilak Oñatitik garaipena ekartzea espero zuten baina esku hutsik etorri ziren. 3-1 galdu zuten Aloña Mendiren aurka.
Ohorezko kadeteak ere bere maila ez zuen erakutsi eta Anaitasunaren aurka etxean galdu zuen (1-3)
Lehen mailako kadeteak, berriz, Elgoibartik garaipena ekarri zuen (0-1). Oso garaipen garrantzitsua da, hurrengo fasea onenekin jokatzeko aukerak mantentzeko balioko diona.
Kadete nesken A taldeak husnako berdinketarekin konformatu behar izan zuen Bergararen aurka eta B taldea esku hutsik etorri zen Donostiatik (1-0).
Infantilen hiru taldeek garaipenak lortu zituzten, aipagarria izanik Infantil txikik bere jokoan erakutsitako hobekuntzak. Denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Pasaiari 4-3 irabaziz.