Haurrentzako ipuin kontaketa izango da haur liburutegian

Baleike 2014ko abenduaren 2a

Euskararen Eguneko ekitaldien barruan, haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da gaur, 17:30ean, Alondegiko haur liburutegian. Kontalaria Josu Waliño izango da eta bere saioa Baleike kultur elkarteak argitaratu berri duen 'Gomezagoren gutuna' liburuan oinarrituko da. Beste ipuin gehiago ere eramango ditu kontakizun honetara. Saioaren ondoren liburua erosteko aukera izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide