Euskararen Eguneko egitarauaren barruan haurrentzako ipuin kontaketa saioa egin zen atzo arratsaldean Alondegiko haur liburutegian. Baleike kultur elkarteak argitaratu berri duen ‘Gomezagoren gutuna’ liburuan oinarritutako irakurketa eskaini zuen haren idazle Josu Waliñok. Ander Hormazurik ilustratzaileak egindako irudietan oinarrituta eta Zumaiako imaginarioko pertsonaia honen eskuetatik hartuta, Gabon garaira eraman zituen bertara hurreratuko haur kopuru handia. Saioan ez ziren falta izan Josu Waliñok sortutako beste ipuin batzuetako pertsonaiak eta egoerak ere.