Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna, Zumaiako Udalaren webgunea zumaia.eus izatera pasatu da. Udaleko helbide elektroniko guztiak ere .eus izango dira gaurtik aurrera. "Zumaiako Udalak ere bere aletxoa jarri nahi du euskara munduan kokatzeko eta etorkizunarekin lotzeko". Hala ere, epe batean orain arteko helbideak aktibo egongo dira.