Emaitza kaxkarrak Gipuzkoako zesta punta txapelketan

Baleike 2014ko abenduaren 4a

Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den larunbatean Andoainen. Lautik bi finaletan Zumaiako zesta punta eskolako bikoteak ziren lehiakide, baina emaitzak ez ziren esperotakoak izan, bietan ere galtzaile atera baitziren. Kadetetan Danok Batek 30-11 irabazi zion Zumaiari (Eduardo Aguirre eta Cristian Saez). Jubeniletan borroka handiagoa eskaini zuten zumaiarrek baina Cosme Aguirre eta Alex Gainza ere galtzaile atera ziren Danok Bat elkarteko bikotearen aurkakoan (30-35).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide