Big Boy eta Voltaia musika taldeak Durangoko Azokan izango dira

Baleike 2014ko abenduaren 4a

Zumaiako bi musika taldek kontzertuak eskainiko dituzte hastear dagoen Durangoko 49. Azokan. Ostiralean, 14:20an, Big Boy taldeak bere unibertso propioa eramango du Ahotsenean espaziora. Voltaia taldearen rock gogorra jarraitzeko bi aukera izango dira astelehenean. Hasteko, Musika Zuzenean-en standean egongo dira eta ondoren, 18:20an, kontzertua emango dute Ahotsenean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide