Algorri zentroak neguko ordutegia izango du otsailera arte

Baleike 2014ko abenduaren 4a

Abenduaren 1etik aurrera neguko ordutegia izango du Algorri Interpretazio Zentroan eta otsailera bitartean ostegunetik igandera bakarrik zabalduko da. Ostegun eta ostiraletako ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era izango da, larunbatetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, eta igandetan 10:00etatik 13:30era. Abenduaren 26an goizez bakarrik zabalduko da (10:00-13:30) eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1etik 7ra itxita egongo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide