Hiru zumaiarrek hartu dute parte gaur Paris ondoko Lamotte hirian jokatu den Europako Mushing Txapelketan, eta hirurek ere emaitza oso onak lortu dituzte. Txakurkrosean, Sonia Albarez bigarren izan da Master 40 kategorian eta Pedro Etxeberria zortzigarren seniorren artean; Jaime Olaizolak bederatzigarren postua lortu du bikejoring modalitatean (bizikletarekin), Master 40 kategorian.