Denboraldi honetan lanean hasi den Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzorde berriaren helburuetako bat berdintasuna sustatzea eta emakumeen artean futbola zabaltzea izanik, abenduaren 27 eta 28an Zumaiako alebin nesken Gabonetako futbol txapelketa antolatuko du Aita Mari futbol zelaian. Txapelketa honetan Gipuzkoako 16 taldek parte hartuko dute (Tolosa, S.D. Eibar, Touring, Mutriku, Amaikak Bat, Lagun Onak, Anaitasuna, Zarautz, Intxaurdi, Zumaiako, e.a.) eta 2003 eta 2004 urteetan jaiotako emakumez osaturik egongo dira taldeak.
Partidak 27an, larunbat goiz eta arratsaldez jokatuko dira eta 28an, igande goizez, final kanporaketak eta finalak.