Atzo zabaldu zen azken urteetan garai honetan antolatzen den bigarren eskuko arropa eta jostailuen azoka, Alondegian. Bertara inguratzen denak makina bat arropa aurkituko du (berokiak, kamisetak, jertseak, alkandora eta abar luze bat) prezio ezin hobeetan. Horietaz gain, jostailuak ere aurkitu ahal izango dira. Azoka astelehenera arte izango da zabalik, goizetan 11:00etatik 14:30era eta arratsaldetan 18:00etatik 20:30/21:00etara.