Euskararen Aholku Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Euskararen Asteko ekintzetan parte hartu duten herritar eta elkarte guztiei: "argazki jendetsua ateratzera elkartu zirenei –bereziki Musika Eskolako trikitilariei eta mokadutxoa banatzen aritutakoei–, euskarazko filmak ikustera joan zirenei, ipuin kontaketara gerturatu zirenei eta literatura emanaldira azaldu zirenei ere bai. Urtez urte, zumaiarrak erakusten ari gara euskaraz bizi nahi dugula, eta elkarlanean lortuko dugu".