Big Boy musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo zabaldu zen 49. Durangoko Azokan. Eguerdi hotz eta euritsu batean igo zen seikotea Ahotsenea karpako oholtzara eta ordu erdiko emanaldi labur batean beraien imaginarioaren erakustaldia eskaini zieten bertara hurreratu zirenei. Bideoan 'Bigboy tango' kanta jotzen agertzen da taldea.
Astelehenean Voltaia taldeak joko du gune berean, 18:20etik aurrera. Aurretik Musika Zuzenean standean egongo dira diskoa saltzen.