Joan den azaroaren 1ean hegaztientzako jantokiak egiteko tailerra burutu zuten Algorri Interpretazio Zentroan eta larunbat goizean irteera antolatu zenjantokiak Interpretazio Zentro eta Foronda inguruetan kokatzeko. Goizeko 11tan elkartu ziren 18 lagun zentroan bertan, eta aurkezpen txiki bat egin ostean jantokiak jartzera abiatu gara. Inguruetan egokiak ikusten zituzten zuhaitzak aukeratzen joan ziren haurrak eta zenbaitetan helduen laguntzarekin haiek egindako jantokiak kokatu zituzten. Guztira hamabost bat jantoki jarri zituzten, hiru mota desberdinekoa. Gerora begira, jantokien jarraipena egitea aurreikusten da.