PANKREAS - Tartean Teatroa from TARTEAN teatroa on Vimeo.
Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan. Ostiralean, 22:00etan, helduentzako 'Pankreas', eta igandean, 12:00etan, 'Mollie Malonen ipuin sineztezina. Kultura sailak emandako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko: antzezlan bakoitzean hiru lagunentzako bina sarrera. Zozketan parte hartzeko bidali zuen mezuak aldizkaria@baleike.com helbidera azalduaz zein antzezlanetarako nahi dituzuen sarrera. Zozketa ostegun eguerdian egingo dugu.
Ostiralean (22:00etan) emango den 'Pankreas' bertsotan idatziriko euskarazko antzezlana da. Patxo Telleriak idatzitako testua Jokin Oregik zuzendu du. Telleriak berak antzezten du, Mikel Martinezekin eta Joseba Apaolazarekin. Tragikomedia da lana, eta pankreas transplante bat behar duen pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Pankreas transplantea egiteko, ordea, hildako bat behar izaten da. Endredo umoretsua da, muturreko egoerak taularatzen dituena, baina bizitza eta etikarekin lotutako gai sakonak lantzen dituena. Donostia Antzerki Saria jaso du aurten Telleriak 'Lingua Navajorum' lanagatik.
Igandean, berriz, haurrentzako saioa izango da Aita Marin, 12:00etan. Mollie Malone, neska oso berezia da, bere aitonaren erlojudendara doa bere urtebetetzean. Ustekabean, abentura zirraragarria biziko du eta lau pertsonai berezi ezagutuko ditu. Beraiekin jolastu, barre egin, ausnartu eta aurkituko du zer garrantxitxua den denboraz gozatzea. Istorio majiko eta dibertigarria bukaera harrigarri batekin.