Zumaiakoren emakumezkoen erregional taldeak ez du punturik lortu fase berriko lehen partidan

Baleike 2014ko abenduaren 9a

Jaiegunez betetako asteburua izaki pasa berria dena, futboleko partida gutxi jokatu dira bertan. Emakumezkoen erregionalak Arrasaten hasi zuen fase berria baina ez zuen punturik lortu; 1-0 galdu zuen Mondragonen aurka.

Lehen mailako jubienilak oso puntu garrantzitsuak galdu zituen Aita Marin Urkiren aurka (0-2) eta sailkapenean hirugarren postura erori da. Taldeak borrokan jarraituko du igoera fasean sartzeko. Lehen mailako kadeteak ere Urkiren aurka galdu zuen (2-4) baina joku polita erakutsi zuen.

Nesken bi kadeteek eta infantilak garaipenaren bideari ondo heldu diote eta berriro hirurek irabazi dute: A kadeteak 0-1 Ilintxari, B kadeteak 6-0 Touringi eta infantilek 1-3 Amaikak Bati. Sailkapeneko lehen postuetan kokatuta jarraitzen dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide