Gaurtik irekita da kiroldegiko neguko jardueretan izena emateko epea. Ohiko yoga, igeriketa, cycling edo Pilates ikastaroez gain, azken aldiotan Zumba bezalako ekintza berriei ere tartea egin zaie jardueren eskaintzan. Egun eta ordutegi desberdinetan eskaintzen dira ikastaro berdinak, bakoitzak bere ordutegira egokitzen den ikastaroa aukeratzeko. Urtarriletik aurrerako eskaintzan, gainera, eguerdian bi ikastaro berri proposatzeko apustua egin da: 13:00etan cycling eta 15:00etan GAP ikastaroak. Gaur irekitzen den izen emateko ikastaroak urtarrilaren 7tik martxoaren 27a bitartean emango dira.