Inda-Mendiren urteko azken mendi irteera

Baleike 2014ko abenduaren 10a

Igande honetan, hilak 14, urteko azken mendi irteera egingo dute Inda-Mendikoek Zestoa eta Azpeitia artean, Zaletasuna sortzen ekimenaren barruan. Irteera goizeko 8,30etan Etxezarreta Kaleko autobus geltokian izango da. Ez dago izena eman beharrik. 

Bestalde, asteartean, hilak 16, ohiko batzar orokorra izango da Beheko Plazako Zaharren Etxean, 19:00etan lehenbiziko deialdian eta 19:15ean bigarren deialdian.

Urte bukaera iristsi denez gogoratu nahi zaie mendizale guztiei federatzeko epea zabalik dagoela. Informazio guztia Inda Mendiko blogean topatuko dutee.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide