Hasieran espero baino astebete beranduago, baina gaur hasi dira San Jose kaleko berrurbanizazioko lanak. Esan bezala, auzategiaren ezaugarriengatik eta lanak duten koste ekonomiko handiagatik, berrurbanizazioa faseka egingo da. Lehen lana, gaur bertan hasi dena, San Juan Egoitzatik San Joseko 26, 27 eta 28 atarietara eramango duen oinezko bidea egitea izango da. Modu horretan San Joseko goiko blokeetarako irisgarritasuna hobetuko da. Horretarako Egoitza eta auzategiaren artean dagoen harrizko horma bat bota beharko da. Udaletik aurreikusten zenez, lanek hilabete edo hilabete eta erdiko iraupena izango dute.