'Cronicas diplomaticas' komedia zine forum saioan

Baleike 2014ko abenduaren 11

'Cronicas diplomaticas' komedia frantziarra emango da gaur zine forum saioan. Irakeko inbasioaren garaian kokatzen da kontakizuna eta Kanpo-arazoetarako Ministroa da protagonista nagusia. Bertrand Tavernier beteranoa da zuzendaria eta Thierry Lhermitte du aktore protagonista. Pelikula hau 2013ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen gidoi onenarentzako Fipresci saria eskuratu zuen. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Marin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide