Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Marin. Ostiralean helduentzako 'Pankreas' (22:00etan) eta igandean haurrentzako 'Mollie Malonen ipuin sinestezina'. Udaleko kultura sailak emandako sarrerak genituen Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Ostiralerako antzezlaneko sarituak Libe Senosiain, Gurenda Serrano eta Marije Aizpurua dira. Bina sarrera jasoko dituzte. Haurren saiorako sarituak Ainhoa Aristi eta Ihintz Linazisoro dira. Hauek ere bina sarrera irabazi dituzte. Sarrerak aretoko leihatilan jaso ahal izango dira.