Patxo Telleriak sortutako 'Pankreas' antzezlana aurkeztuko da gaur, 22:00etan, Aita Mari zine aretoan. Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria bera ditu aktore lanetan. Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia gertatu egiten da noizbait.
Txartelak turismo bulegoan daude salgai 9 euroan, 6 euroan Aita Mariko bazkideentzat. Bazkide direnek sarrera Aita Mariko leihatilan gordetzea nahi badute, 943861056 telefonora deitu ala kultura@zumaia.eus helbidera idatzi ostiral eguerdia baino lehen.