Duela urte batzuek Gabon Koruaren lana jasotzen zuen cd bat argitaratu zuen Zumaiako Udalak, 'Gabon Korua 1945-2001. Kanta kantari gatoz...' izenekoa. Bere unean salgai jarri zen, eta gerora ere ale batzuek saldu ziren. Orain Gabon garaia gainean dugula, disko honen aleak oraindik badaudela gogorazi nahi dute Udaleko kultura sailetik. Kultur etxean salgai izango dituzue 5 eurotan. Salmenta horretatik ateratzen den dirua Gabon Koruak abenduaren 24an biltzen duenarekin bat egingo da, herrian behar dutenei lagundu ahal izateko.