Aurten ere Udaletik ari dira antolatzen Gabonetako ekintzak, tartean urtarrilaren 5eko Errege Kabalgata. Herriko zenbait talde eta lagunen laguntzarekin ari dira, baina oraindik beste hamar lagun behar dira danborra jotzeko. Laguntzeko prest bazaude, jarri harremanetan kultur teknikariekin, Alondegian edota 943861056 telefonora deituta.