Bihar, asteartea, mahai-ingurua egingo dute Alondegian presoen dispertsio politikaren inguruan, 19:30etik aurrera. Urtzi Errazkin (etxerateko kidea), Ander Aranburu (senidea) eta Patxi Aristi (preso ohia) izango dira gonbidatuak.
Mahai-ingurua Denak ala inor ez dinamikaren barruan antolatu du Ernaik. Dinamika horren helburua da gazteriari konpromisoa eskatzea preso eta iheslarien alde. Horrela, Zumaian egitarau zabala antolatu dute 11 konpromiso askatasunerantz leloarekin. Hemen ikus dezakezue: