Asteburuan jokatu da Espainiako Txakurkros Txapelketa Kantabriako Polientes herrian, eta zumaiarrek berriro ere maila bikaina erakutsi dute. Jaime Olaizolak lehen postua lortu du bikejoring modalitatean –bizikletarekin–, beteranoen mailan; Pedro Etxeberria eta Sonia Albarez hirugarren izan dira txakurkrosean, beteranoen mailan, eta Iñigo Etxaniz bederatzigarren; seniorren artean, Mikel Etxeberria laugarren izan da; eta junior mailan, Kimetz Etxabe laugarren izan da.