'Migrazio bizipenak' mahai-ingurua egingo dute ostegunean

Baleike 2014ko abenduaren 17a

[/caption]

Bihar, abendua 18, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, Zumaiara bizitzera etorritako hainbat herrialdetako zumaiarrek mahai-ingurua egingo dute Oxford aretoan (18:30ean), beraien bizipenak kontatzeko: zerk bultzatuta etorri diren Zumaiara, nola sentitu diren, norekin duten harremana... Amaieran arabiar janari eta edari dastaketa egingo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide