Orai taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Itzurunen

Baleike 2014ko abenduaren 17a

Jazza eta flamenkoa uztartzen ditu Iruñeako Orai taldeak. Larunbatean, abenduaren 20an, kontzertua eskainiko du Itzurun kafetegian, 20:00etatik aurrera. Abenduaren 27an, berriz, David Gorospek eta Búfalok joko dute; eta urtarrilaren 3an, Jon Gurrutxaga duok. Kontzertu guztiak, 20:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide