Balio handiko garaipena lortu zuen aurreko jardunaldian Preferente mailako taldeak, sailkapenean hirugarren den Mutrikuri 1-2 irabazita. Bihar, larunbata, Zestoaren kontra jokatuko dute Aita Marin, 17:15ean. Hemen dauzkazue emaitzak eta agenda:
Aurreko asteburuko emaitzak
Preferenteko mutilak: Mutriku 1-2 Zumaiako
Erregionaleko neskak: Zumaiako 1-0 Oiartzun
Lehen Mailako jubenil mutilak: Urola 1-1 Zumaiako
Ohorezko kadete mutilak: Reala 3-1 Zumaiako
Kadete A neskak: Zumaiako 0-0 Aloña Mendi
Lehen Mailako infantil mutilak: Zumaiako 4-0 Lagun Onak
Infantil neskak: Zumauako 4-0 Anaitasuna
Errendimenduzko alebinak: Anaitasuna 1-6 Zumaiako
Partizipazioko alebinak: Lagun Onak 2-0 Zumaiako
Partiden agenda
Preferenteko mutilak: Zumaiako-Zestoa, larunbatean 17:15ean.
Lehen Mailako jubenilak: Zumaiako-Segura, igandean, 17:30ean.
Ohorezko kadetea: Zumaiako-Zarautz, igandean, 15:30ean.
Lehen Mailako kadetea: Eibartarrak-Zumaiako, igandean, 15:30ean.
Lehen Mailako infantila: Zestoa-Zumaiako, igandean, 11:30ean.
Infantil Txiki: Ilintxa-Zumaiako, larunbatean, 11:00etan.
Infantil neskak: Mutriku-Zumaiako, larunbatean, 10:00etan.
Otarraren zozketa
Bestalde, dagoeneko Zumaiako Futbol Taldeak salgai jarri ditu Gabonetan zozketatuko duen otarraren txartelak. Mila euro baino gehiagoko balioa duen otarra jakiz eta edariz osaturik dago. 0,50 euro balio du txartel bakoitzak eta Aita Mari Futbol Zelaiko tabernan salgai egoteaz gain, futbol taldeko jokalariek eta zuzendaritzako kideek salgai jarriko dituzte. Urtarrilaren 11n zozketatuko den otarraren zenbaki saritua DV, Baleiken eta zumaiako.com helbidean jakinaraziko da.