Infantil mailako neskak denboraldi bikaina ari dira osatzen, jokatutako hamar partidetatik bederatzi irabazi eta bakarra berdindu baitute. Asteburu honetan 1-2 irabazi diote Mutrikuri.
Mutilen artean, infantil txikiak 6-0 galdu zuen Ilintxaren aurka, eta lehen mailako infantilak 2-2 berdinketa lortu zuen Zestoan.
Mutilen bi kadeteek oso emaitza onak lortu dituzte asteburuan: Ohorezko kadeteek gogotsu jokatu zuten Zarautzen aurka eta 2-0 irabazi zuten. Lehen mailako kadeteek berriz, erraz irabazi zuten Eibarren, 4-0.
Jubenilek fase honetako azken partidan garaipena beharrezkoa zuen igoera fasea jokatu ahal izateko, eta arazorik gabe lortu zuten, Segurari 7-1 irabazita.
Azkenik, Preferente mailako taldeak ez zuen lortu aurreko astean Mutrikun lortutako garaipenari jarraipena ematea, eta Zestoaren aurka etxean berdinketarekin konformatu behar izan baitzuen.