Eresoinkari buruzko erakusketa zabalduko da ostiralean

Baleike 2014ko abenduaren 22a

Espainiako Gerra Zibilaren garaian Eresoinka taldea antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak, euskal kulturan oinarritutako ikuskizunaren bitartez munduko bazterretan ezagutzera ema zezaten Euskal Herriak bizi zuen zapalkuntza. Talde hari buruzko erakusketa zabalduko da ostiralean Oxford aretoan, Erkibe Kultur Elkarteak antolatuta, Aranzadi eta Udalaren laguntzarekin. Hemen daukazue egitaraua:

Abenduak 26, ostirala

19:00etan, Eresoinka erakusketaren irekiera Alondegiko Oxford aretoan, Beheko Plaza abesbatzaren partaidetzarekin.

Urtarrilak 2, ostirala

19:00etan, herritarren arteko solasaldia Eresoinkari buruz. Euskal jantziak (orduko eta oraingoak).

Urtarrilak 6, asteartea

Eresoinka erakusketaren amaiera.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide