Bernat Etxepareren 'Linguae vasconum primitiae' liburua izan zen euskaraz argitaratutako lehena, 1545ean. Lehen liburu horretako hitzaurrea rap doinuen erritmora plazaratu zuen Imanol Epeldek. Harez geroztik Axular, Oihenart, Bilintx, Txirrita, Jon Mirande, Itxaro Borda edota Bernardo Atxagaren hitzak musikatu ditu Etxepare Rap proiekturako. Torreberri Gaztetxian izango da, ostiralean, 22:30ean, Bertso Eskolak eta Baleike Kultur Elkarteak antolatuta. Hemen daukazue proiektu honi buruzko informazio gehiago:
Imanol Epelderi Hitzen Uberan atarian egindako elkarrizketa.