Sastrakas Zumaia MTB taldeak Zumaia inguruko bide eta txokoak mendi bizikletan ezagutu nahi duen oro gonbidatu nahi du igande honetan goizeko 9:00etan Luakitik aterata.
25Km-ko ibilbide erraza eta ez teknikoa prestatu da hasiberrientzako modukoa, bai haur eta bai helduentzako aproposa; beraz, mendi bizikletari hautsa kendu, olio pixka bat eman eta animatu lagun arte eder batean mendi bizikletaz gozatzera.
Ondoren indarrak berreskuratzeko eta urtea ondo bukatzeko mokadutxo bat ere egongo da. Kiroldegian bizikleta garbitzeko aukera egongo da. Ez dago segururik eta norbera egingo da gerta dakionaren kargu.