Urtarrilaren 24an hasi eta otsailaren 14an bukatuko da Euskara Zerbitzuak antolatutako literatura ikastaroa.Larunbatetan izango dira saioak, Alondegian, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean. Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta Yolanda Arrieta idazlea arituko da irakasle (www.nitikgura.com)
Bizitzaren poetika, hitzezko argazkiak izenburua du ikastaroak eta idazketa sortzaile landuko da bereziki. Hitza, poesia, literatura eta fikzioa bitarteko direlarik, baliabide propioak deskubritzeko aukera emango zaio euskaraz hazten jarraitu nahi duen orori.
Matrikula egiteko 30 euro ordaindu eta izena urtarrilaren 16a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (6 luzapena) edo euskara@zumaia.eus helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).