Haur antzerkia egongo da igande eguerdian

Baleike 2014ko abenduaren 23a

Sialuk antzezlana aurkeztuko du En la lona taldeak, 12:00etan, Aita Marin.

Sialuk hartz arre txikia da eta goitik behera da marroia. Ipar Poloan bizi da guztiz zuria den bere ama Nannuralukekin. Sialukek dena jakin nahi du berari buruz. Horretarako, jaio zen basora bidaiatzen du.

Sialuk hartz txikiaren bidaiak adopzioaz hitz egiten digu hizkuntza argi eta errez batean. Narratzailea, hartz arre txikia, musikaria eta hainbat txotxongilok lagunduko digute emozioz betetako bidaia honetan.

Sarrerak dagoeneko Turismo bulegoan salgai 3 euroan. Eta hurrengo antzerkia: Urtarrilaren 18an, Erpurutxo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide