Euskal presoen giza eskubideen alde hainbat mobilizazio antolatu dira datozen egunetako.Bihar 13:00etan elkarretaratzea egingo da Magnolioan.Mobilizazio hauekin, "euskal preso politikoen eta beraien senidei sufrimendua eragiten dien salbuespenezko espetxe politika indargabetzea" aldarrikatu nahi dute. "Sakabanaketaren aurka gauden guztiei bertan parte hartzeko deia" luzatu diete antolatzaileek herritarrei.
Deialdiak
Abenduak 24, asteazkena, 13:00etan elkarretaratzea magnolio aurrean.
Abenduak 26, azken ostiraletako elkarretaratzea, 20:00etan erribera kalean.
Abenduak 31, asteazkena, 18:30etan beheko plazatik abiatuta manifestazioa.
Urtarrilaren 10ean, Bilbon manifestazioa, 17:30ean.