Julen Beristain eta Oier Larrañaga txapeldunorde Gipuzkoako finaletan

Baleike 2014ko abenduaren 29a

Julen Beristain eta Oier Larrañaga pilotari oikiarrak txapeldunorde izan dira asteburu honetan jokatu diren Gipuzkoako finaletan.

Julen Beristain infantil mailako lehen urteko Gipuzkoako buruz buruko txapela janzteko aukerak zituen. Lehen fasean multzoko buru gelditu zen, eta ganontzeko multzoetako lehen eta bigarren postuan sailkatutakoen artean jokatutako kanporaketa denak irabazi zituen ondoren. Baina finalean Azpeitiko Alberdik irabazi zion txapela.

Oier Larrañagak infantil mailako bigarren urtekoen finala jokatu du. Lehen fasean multzoko hirugarren sailkatu zen, eta ondoren lehenengo bi postutan sailkatu ez zirenen artean jokatutako kanporaketa denak irabazi zituen. Mujika andoaindarra izan zen garaile.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide