Marisa Oinetakoak dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Baleike 2015eko urtarrilaren 2a

Urte osoan erakusleihoa komunikazio tresna modura erabiltzea saritu da bereziki aurten. Gaian aditua den epaimahaiak aho batez aukeratu du Marisaren erakusleihoa. Irabazleak 500 euroko Zumartian txekeak jaso ditu, diplomaz gain.

Epaimahaiaren iritziz, Marisak lortutako "emaitza bisuala oso ona da". "Armairu baten atzealdea erabiliz, baserri baten fatxada egin du, bere leiho eta eserlekuekin, dena elurrarekin girotuta". Produktuen aurkezpen egokiaz gain, "erakusleiho erakargarria dela baloratu da, paretik pasatzen den jendearazi eta komentatzera bultatzen duena".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide