Astebururako kultur agenda

Baleike 2015eko urtarrilaren 2a

Larunbatean kontzertua izango da Itzurun tabernan; igandean haurrentzako tailerrak Torreberrin, eta Errege Magoei eskutitza entregatzeko aukera; eta astelehenean Kabalgata. Hemen dauzkazue ordutegiak:

Urtarrilak 3, larunbata

20:00etan, Itzurun tabernan, kontzertua: Jon Gurrutxaga Duo, Hitz Lauz disko berria aurkezten

Urtarrilak 4, igandea

11:00etik 13:00era, Torreberrin, haurrentzat tailerrak, Txiribuelta elkarteak antolatuta. 0-1 urte, masajea eta altxorraren kutxa; 2-6 urte sukaldaritza, eskulanak eta dantza

18:30ean, Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea.

Urtarrilak 5, astelehena

18:00etan, Errege Kabalgata.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide