Zumaiako Gure Esku Dago ekimenak urtarrilerako proposamen ugari dakartza. Lehenengoa, hilabete osoan zehar egingo den iritzi bilketa bat izango da.
Erabakitzeko eskubidearen inguruan jendeak esan nahi duena, pentsatzen duena, sentitzen duena, jaso nahi dute. Behar dugun edo ez, zergatik , nola, zertarako… "Ugariak dira gaiaren inguruan esateko ditugunak, eta guk iritzi guztiekin kontatu nahi dugu".
Horretarako herrian zehar kutxa batzuk jarriko dituzte, batez ere taberna eta kafetegietan. Hiru astean zehar luzatuko den iritzi bilketan jasotako mezuak urtarrilaren amaieran zabalduko dituzte.