Gaur, igandea, Erregei eskutitza emateko aukera izango da, 18:00etatik aurrera Eusebio Gurrutxaga plazan. Bihar, 18:00etan hasiko da kabalgata.
Hiru Errege Magoak Itsasotik etorriko dira belaontzian, itsas kiroldegiraino. Belaontzia han utzi eta karrozan jarraituko dute ibilbidea, bukaera Ludotekan izango da. Mapan ikus dezakezue egingo duten ibilbidea.