2015/03/10 18:30ean

Emanaldia

Emakumeak kirolean mahai-ingurua

Alondegia, Zumaia

Bihar, asteartea, Emakumeak kirolean solasaldia izango da Alondegian, 18:30ean hasita.

Gaian aditua den Ainhoa Azurmendik gidatuko du mahai-ingurua, eta berekin batera mahaian izango dira Nagore Osoro arraunlaria, Arritxu Iribar kazetaria, Esther Cruz eskalatzailea, Patri Espina Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko teknikaria eta Estitxu Arriola pilotaria.

Solasaldiaren hasieran Emakumeak plazan bideoa emango dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide